PIRAGUISMO IKASTAROAK 2012

Urtero bezala, aurten ere Kaxkardi Kirol Elkarteak Piraguismoko ikastaroak eskeintzen dizkizue. Elkartearen esperientzia eta orainarteko harremanaren bermeaz, kirol hontaz gozatzeko parada luzatzen dizuegu. Aste osoko ikastaro trinkoa edo egun bateko irteera egiteko aukerak daude. Hona hemen astebeteko ikastaroen nondik-norakoak:
Helburu orokorrak:
~Ikasleek piraguismoko kontzeptu ezberdinak eta erabilpen orokorra ikastea lehor zein uretan.
~Naturarekiko sentsibilizazioa sendotu eta errespetua lantzea.
~Askorentzat ingurune berria den ur eremuan lasaitasunez moldatzea, inguru honek sor ditzakeen estimulu ezkorrak ekidinez.
~Esperientzia baikorra izanda, lagunartean edo familian ondo pasatzea.