Beste ekintzak


Kaxkardik eskalada eta espeleologia hastapen irteerak zein mendi ibilaldiak eskaintzen ditu 7 probintzietan. Talderen batek ekintza hauetakoren bat egitera animatuko balitz, jar dadila telefonoz gurekin harremanetan. Zuen neurrirako irteera, saio edo ikastaroa diseinatuko dugu.















Alokairua



Getariako Malkorbe hondartzan urtero bezala Uda osoan zehar gure banakako eta binakako KAYAK eskeintza probestu ahalko duzue ordubetez edota nahi duzuen denboran zehar. Baietz BALEAK ikusi!!

Trabesiak


Gure ikasle izandako asko engantxatu eta piraguaren munduan sakontzeko beharra ikusi dutenez, aurten, berrikuntza gisara trabesiak proposatuko ditugu uztaileko asteburuetarako. Hontarako komenigarria da piraguismoan guztiz hasiberria ez izatea.

           Trabesiak piraguarekin egiten diren ibilaldiak dira. Zentzu honetan, gure asmoa Gipuzkoa, Bizkaia eta Lapurdiko erreka eta itsaso txoko ezberdinak ezagutzea izango da.

           Piragua bat erostea gauza erreza izan daitekeen arren, gerora erabiltzea beste kontu bat da. Ez ahaztu piragua ez dela ontzi merkea eta ez dela urte osoa garajean edukitzeko modukoa. Gainera, askotan monitorea beharrezkoa da piragua itxietan erabiltzen den  eskimotaje teknika ikasteko. Guri esker teknika hobetu eta txoko ezberdinak modu merkean uretatik ezagutzeko aukera izango duzue.



Kaxkardiko trabesietan parte hartzeko gure piraguak edo zuenak erabili ditzakezue. Guk markatuko ditugu datak atal honen amaieran eta partaideen zerrenda osatuko dugu telefonoz zein emailera idazten badiguzue.



DATA
INGURUNEA/LEKUA
2013-08-03
Aginagatik – Oriora.
2013-08-10
Donostiko Kontxan, irlari vuelta eta igeldo atzera “ Tximistarri”
2013-08-17
Urdaibai.
2013-08-24
Bakio- Gaztelugatxe.
2013-08-31
Deba-Zumaia Flyshen bidea.
2013-09-07
Laga- Elantxobe


Egun bateko saioak


Argibideak:


Aste osoko kurtsoez gain, egun batetarako piraguismo irteerak antolatu ditzakegu. Aurretik aipatu moduan, saio berezi hauen nondik-norakoak gurekin hitzartu beharko dituzue: zenbat denborako saioa, zein erreka ala itsaso puntuan, zenbat pertsonako taldeak, etab.

Halaber, piraguismo hastapen ikastaro motz bat egin ohi dugu sekula ibili ez direnentzat. Lehorrean teknika nagusienak ikasi eta ondoren uretara daramatzagu praktikara. Gutxi gora behera ordu t’erdiko saioak izan daitezke eta taldearen behar eta ezaugarriak kontutan hartu. Egun bakarreko esperientzia hau lagunartean edo famili giroan pasatzeko abentura eta irteera paregabea da.

Piraguan trebatuak direnentzat “Trabesiak” atalean aurkituko duzue zuen beharrei egokitutako eskaintza.
 

Beharren araberako saioak:



Kaxkardi Kirol Elkartea zuen beharrei erantzuna emateko prest dago. Ondoren aipatuko dizkizuegun ekintzak, proposamenak baino ez dira; ez ahaztu elkarren artean iharduera berriak ere gauzatu ditzakegula proposamen berrietara irekiak gaude.

Besteak beste, egin daitzazkegun ekintzak:

  • 2 edo 3 egunetako ikastaroa.
  • Hilabetean astero saio bateko ikastaroa (Eskola-Ikastolentzako,Heziketa Fisikoaren                    garaian).
  • Natur Zientzietako ikasgaiekin loturiko txangoa itsaso edo ibaiak ezagutzeko            
  • Ikastetxeko egun edo jai berezi bat ospatzeko aukera, urte bukaerako saria.
  • Guraso eta haurrek elkarrekin kirolaz eta aisiaz gozatzeko irteera.
  • Mendi elkarteak, klubak, enpresak eta edozein motatako taldeak ongietorrriak dira.
  • Behar berezidun zentro eta kolektiboak ongi etorriak izango dira, adingabetu zentruak baita ere, gure medio-baliabideen arabera ekingo diogularik.

Argibideak



Lau edo bost egun irauten duten hastapen ikastaro hauek ibai-adar txikietan sortzen diren ur geldoetan ematen ditugu, esate baterako: Txarama-Tolosan, Lazkaon, Ataunen, Zaldibian, Hernanin, Goizuetan, Betelun, Lekunberrin, etab. Horrezgain, aldez aurretik aukeratutako egun batean Getariako hondartza eta itsasoan ikastaroa egiteko aukera izan dezakegu. Ikastaro bakoitzean lekua pertsona taldeen arabera zehaztu beharko dugu, beti ere ingurua aztertu ondoren eta derrigorrezko segurtasun neurriak hartuz.

Hona hemen astebeteko ikastaroen nondik-norakoak:

Helburu orokorrak:

  • Ikasleek piraguismo kontzeptu ezberdinak ezagutu eta erabilera ikasiko dute lehorrean zein uretan.
  • Naturarenganako sentsibilizazioa eta errespetua landuko ditugu.
  • Askorentzat ingurune berria den ur eremuan lasaitasunez moldatzen irakatsiko diegu, inguru honek sor ditzakeen estimulu ezkorrak ekidinez.
  • Esperientzia indibidualatik baino haratago lagunartean eta familian ondo pasatzen irakatsiko dugu.

 Partehartzaileek 8 urtetik gora izan beharko dituzte eta saio bateko taldeak ez dira inoiz 18 pertsona baino gehiagokoak izango; kopuru honetatik pasatzen den kasu bereziren bat balego, gurekin harremanetan jarri eta konpontzen saiatuko ginateke. Talde hauek maila aldetik, ahalik eta homogeneoenak izaten saiatuko gara, denen artean ikasketa esperientzia dibertigarria izan dadin. Saio bakoitzeko gutxienez bi monitore izango dira taldea dinamizatzen.

Datei dagokionez, ikastaroak aste santutik Iraila bitartean luzatuko dira; talde guztien artean  koordinazioa ahalbideratzeko, lehen bailehen gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke, modu horretara zuen nahiak gure egutegira egokitzeko. Ordutegiari dagokionez, ikastaroak, goizeko 10tatik arratsaldeko 7ak bitarte izan daitezke.

Ordu t'erdiko bost saioko ikastaro honengatik pertsona bakoitzak 50-60 euro bitartean ordaindu beharko ditu, Kaxkardik aldez aurretik ezarritako gastuen arabera.

Eskaintza



Talde eta ingurune ezberdinetara egokitutako ikastaro eta irteerak eskeintzen ditugu. Gure baldintza bakarra partaideek igeri jakitea da. Gehiago ikusi nahi izatekotan, beherago azaltzen diren ataletatik sakatu ezazue gehien interesatzen zaizuena.


1.1-Astebeteko Ikastaroak
1.2-Egun bateko saioak
1.3-Trabesiak
1.4-Alokairua
1.5-Eskimo ikastaroak
1.6-Beste ekintzak

Uda honetan

 Apirilean piragua gainean igo eta Irailean jaisten gara bidean hainbat abentura pasa ditugularik hainbat momentu on eta algara ugariren artean.

Skimotaje ikastaroa


Zure teknika hobetu eta ur azpitik zure kabuz ateratzen ikasi nahi baduzu hauxe da zure aukera! Piragua gidatzen-maneiatzen jakitea garrantzitsua da baina itsaso zein errekan arriskurik gabe eta modu autonomoan ur azpitik ateratzea bere biziko garrantzia du.

Piraguan ibiltzen badakizu eta urrengo mailara pasa nahi baduzu ikastaro hau egitea gomendatzen dizugu. Bertan, modu autonomoan uretatik ateratzeko teknika irakatsiko dizugu.

Ikastaroak  3 egun irauten ditu, ordu t’erdi  bi ordu egun bakoitzean.




                                                                                                                                                                  
                                                       
    

baldintzak

baldintzak

Prezioak




                                                                                                         PREZIOA eta
                                                              LEKUA                    PARTAIDEAK




Astebeteko ikastaroa
(4-5 egun)

- Getarian, Donostian, Pasaian, Tolosaldean eta Hernanin.


47 euro, gutxienez 8 pertsona

- Nafarroako Iparraldean, Goierri eta Hondarribian

 60 euro, gutxienez 8 pertsona



Egun bateko saioak

       
     
Euskal Herria

Talde kopurua eta desplazamenduaren arabera.
( 25-50 euro bitartean)

 


Trabesiak




Euskal Herria

Talde kopurua eta urruntasunaren arabera. Norberak bere piragua ekarrita  ( 8-15 euro bitartean).

Kaxkardiren piragua erabilita.
(20-30 euro bitartean)

     
Alokairua

     
Getariako hondartzan

Laister zuekin….

Skimotaje ikastaroa


Itsasoan

Partaideen arabera
(30-60 euro bitartean)



Prezioaren barne monitorea, materiala ( txaleko, pala eta piragua ) eta asegurua sartzen dira. Norberak desplazatu beharko du piraguismo saioa ematen den tokira. Bixera, eguzki betaurreko eta eguzki krema gomendagarriak dira.

Prezioaren barne monitorea, materiala ( txaleko, pala eta piragua ) eta asegurua sartzen dira. Norberak desplazatu beharko du piraguismo saioa ematen den tokira. Kopuruaren  %20 aurreratu beharko da aldez aurretik data erreserbatzeko, gainerakoa ikastaro amaieran.

Bixera, eguzki betaurreko eta eguzki krema gomendagarriak dira.

 
Taldeen eskaerak aukera dagoen heinean, 15 eguneko epearekin egitea eskatzen dugu.


Aukezpena


Kaxkardi orain dela 30 urte Hernanin (Gipuzkoa) sortutako Kirol Elkartea da. Gure helburu nagusia piraguismoa eta zeharka mendi ekintzak sustatzea denez, urtero-urtero gipuzkoar geografia osoan piraguismo ikastaroak antolatzen ditugu. Elkartearen esperientzia eta orain arteko harremanen bermeaz, kirol eder honetaz gozatu eta ongi pasatzeko parada luzatzen dizuegu.

Gure izaera ibiltaria dela eta, Euskal Herriko edozein ur puntura hurbiltzeko gaitasuna eta talde bakoitzaren beharrei egokitzeko ahalmena dugu. Horregatik, irteera edo ikastaroren bat egiteko leku bereziren bat buruan izango bazenute, ez izan dudarik eta jar zaitezte gurekin harremanetan, zuen asmoak hoberen asetuko dituen egitasmoa proposatuko dizuegu.

Kaxkardin denak zarete ongietorriak; zahar eta gazte, emakume zein gizon, kirolari trebeak ala trebatu gabeak, etab. Esan bezala, jende mota ezberdinen behar eta eskakizunei erantzuteko ditugu prest gure baliabideak guztiak.

Animatu zaitezte abentura paregabe honetan parte hartzera eta emaiozue begiratu bat gure eskaintza zabalari.


“Besteak” atalean eskeintzen ditugun beste ekintza eta irteera gidatuen zerrenda aurkituko duzu!

KUKU!

Aurtengo  10 argazki hoberenak Facebook-en ikusi ahalko dituzue.