IKASTAROEN ARGIBIDEAK: NON,NORTZUK,NOIZ

Orokorrean, hastapeneko ikastaro hauek ibai-adar txikietan sortzen diren ur geldoetan ematen dira, esate baterako, Txaraman, Lazkaon, Ataunen, Zaldibian, Hernanin, etab. Gertariako hondartzan ere ikastaroa egiteko aukera egongo da. Beraz, ikastaroa garatzeko lekua herri bakoitzaren aukeren arabera zehaztu beharko dugu, beti ere ingurua aztertu ondoren segurtasun neurriak hartuz.
Partehartzaileak 8 urtetik gora izan behar dute, eta taldeak ez dira 14 pertsona baino gehiagokoak izango; kopuru honetatik pasatzen den kasu bereziren bat balego, gurekin harremanetan jarri eta konpontzen saiatuko ginateke. Talde hauek maila aldetik, ahalik eta homogeneoenak izaten saiatuko gara, denen artean ikasketa esperientzia dibertigarria izan dadin. Talde hauekin gutxienez bi monitore izango dira saio guztietan.
Datei dagokionez, ikastaroak maiatzetik irailarte luzatuko dira; talde guztiak koordinatzeko lanak egin ditzagun, gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke, zuen nahiak gure egutegira egokitzeko. Ordutegiari dagokionez, goizeko 10tatik arratsaldeko 7terdiak arte izan liteke.
Ordu t'erdiko bost saioko ikastaro honengatik pertsona bakoitzak 47 euro ordaindu beharko ditu. Aste osoko kurtsoez gain, egun batetarako piraguismo irteerak ere egin daitezke. Aurretik aipatu moduan, saio berezi hauen nondik-norakoak gurekin hitzartu beharko zenituzkete: zenbat denborako saioa, zein erreketan ala itsasoan, zenbat pertsonako taldeak, etab.
Piraguismorako hastapenerako ikastaro txiki bat izan liteke, lehorrean teknika nagusiena azaldu ondoren, uretan praktikara eramaz. Gutxi gora behera, bi edo hiru orduko saioak izan daitezke, taldearen ezaugarrien arabera. Lagunartean edo famili giroan abentura irteera original bat egiteko aukera paregabea.
Taldeen eskaerak ahalik eta egokien koordinatzeko, eskaerak 15 eguneko epearekin egitea eskatzen dugu.