Kaxkardi Kirol
Elkartea zuen beharrei erantzuna emateko prest dago. Ondoren aipatuko
dizkizuegun ekintzak, proposamenak baino ez dira; ez ahaztu elkarren artean
iharduera berriak ere gauzatu ditzakegula proposamen berrietara irekiak gaude.
Besteak beste, egin daitzazkegun
ekintzak:
- 2 edo 3 egunetako ikastaroa.
- Hilabetean astero saio bateko ikastaroa (Eskola-Ikastolentzako, Heziketa Fisikoaren garaian).
- Natur Zientzietako ikasgaiekin loturiko txangoa itsaso edo ibaietara bertako landaredia eta fauna ezagutzeko.
- Ikasturte bukaerako opari-bidaia ikasleentzako.
- Eskolaz kanpoko ekintzaren baten sari gisa.
- Ikastetxeko egun edo jai berezi bat ospatzeko aukera.
- Guraso eta haurrek elkarrekin kirolaz eta aisiaz gozatzeko irteera.
- Mendi elkarteak, klubak, enpresak eta edozein motatako taldeak ongietorrriak izango dira.
- Behar berezidun zentro eta kolektiboak ongi etorriak izango dira, adingabetu zentruak baita ere, gure medio-baliabideen arabera ekingo diogularik.