Gure ikasle izandako asko engantxatu eta
piraguaren munduan sakontzeko beharra ikusi dutenez, aurten, berrikuntza gisara
trabesiak proposatuko ditugu uztaileko asteburuetarako. Hontarako komenigarria da piraguismoan guztiz hasiberria ez izatea.
Trabesiak piraguarekin egiten diren
ibilaldiak dira. Zentzu honetan, gure asmoa Gipuzkoa, Bizkaia eta Lapurdiko
erreka eta itsaso txoko ezberdinak ezagutzea izango da.
Piragua bat erostea gauza erreza izan
daitekeen arren, gerora erabiltzea beste kontu bat da. Ez ahaztu piragua ez
dela ontzi merkea eta ez dela urte osoa garajean edukitzeko modukoa. Gainera,
askotan monitorea beharrezkoa da piragua itxietan erabiltzen den
eskimotaje teknika ikasteko. Guri esker teknika hobetu eta txoko ezberdinak
modu merkean uretatik ezagutzeko aukera izango duzue.
Kaxkardiko trabesietan parte
hartzeko gure piraguak edo zuenak erabili ditzakezue. Guk markatuko ditugu datak atal honen amaieran eta partaideen zerrenda osatuko dugu telefonoz zein emailera idazten badiguzue.
DATA
|
INGURUNEA/LEKUA
|
2013-08-03
|
Aginagatik – Oriora.
|
2013-08-10
|
Donostiko Kontxan, irlari vuelta eta igeldo atzera “
Tximistarri”
|
2013-08-17
|
Urdaibai.
|
2013-08-24
|
Bakio- Gaztelugatxe.
|
2013-08-31
|
Deba-Zumaia Flyshen bidea.
|
2013-09-07
|
Laga- Elantxobe
|