Lau edo bost
egun irauten duten hastapen ikastaro hauek ibai-adar txikietan sortzen diren ur
geldoetan ematen ditugu, esate baterako: Txarama-Tolosan, Lazkaon, Ataunen, Zaldibian,
Hernanin, Goizuetan, Betelun, Lekunberrin, etab. Horrezgain, aldez aurretik aukeratutako
egun batean Getariako hondartza eta itsasoan ikastaroa egiteko aukera izan
dezakegu. Ikastaro bakoitzean lekua pertsona taldeen arabera zehaztu beharko
dugu, beti ere ingurua aztertu ondoren eta derrigorrezko segurtasun neurriak
hartuz.
Hona hemen
astebeteko ikastaroen nondik-norakoak:
Helburu orokorrak:
- Ikasleek piraguismo kontzeptu ezberdinak ezagutu eta erabilera ikasiko dute lehorrean zein uretan.
- Naturarenganako sentsibilizazioa eta errespetua landuko ditugu.
- Askorentzat ingurune berria den ur eremuan lasaitasunez moldatzen irakatsiko diegu, inguru honek sor ditzakeen estimulu ezkorrak ekidinez.
- Esperientzia indibidualatik baino haratago lagunartean eta familian ondo pasatzen irakatsiko dugu.
Partehartzaileek
8 urtetik gora izan beharko dituzte eta saio bateko taldeak ez dira inoiz 18 pertsona baino
gehiagokoak izango; kopuru honetatik pasatzen den kasu bereziren bat balego,
gurekin harremanetan jarri eta konpontzen saiatuko ginateke. Talde hauek maila
aldetik, ahalik eta homogeneoenak izaten saiatuko gara, denen artean ikasketa
esperientzia dibertigarria izan dadin. Saio bakoitzeko gutxienez bi monitore
izango dira taldea dinamizatzen.
Datei dagokionez,
ikastaroak aste santutik Iraila bitartean luzatuko dira; talde guztien artean koordinazioa ahalbideratzeko, lehen bailehen
gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke, modu horretara zuen nahiak
gure egutegira egokitzeko. Ordutegiari dagokionez, ikastaroak, goizeko 10tatik
arratsaldeko 7ak bitarte izan daitezke.
Ordu t'erdiko
bost saioko ikastaro honengatik pertsona bakoitzak 50-60 euro bitartean
ordaindu beharko ditu, Kaxkardik aldez aurretik ezarritako gastuen arabera.