Kaxkardi orain dela 30 urte Hernanin
(Gipuzkoa) sortutako Kirol Elkartea da. Gure helburu nagusia piraguismoa eta
zeharka mendi ekintzak sustatzea denez, urtero-urtero gipuzkoar geografia osoan
piraguismo ikastaroak antolatzen ditugu. Elkartearen esperientzia eta orain
arteko harremanen bermeaz, kirol eder honetaz gozatu eta ongi pasatzeko parada
luzatzen dizuegu.
Gure izaera ibiltaria dela eta, Euskal
Herriko edozein ur puntura hurbiltzeko gaitasuna eta talde bakoitzaren beharrei
egokitzeko ahalmena dugu. Horregatik, irteera edo ikastaroren bat egiteko leku
bereziren bat buruan izango bazenute, ez izan dudarik eta jar zaitezte gurekin
harremanetan, zuen asmoak hoberen asetuko dituen egitasmoa proposatuko dizuegu.
Kaxkardin denak zarete ongietorriak;
zahar eta gazte, emakume zein gizon, kirolari trebeak ala trebatu gabeak, etab.
Esan bezala, jende mota ezberdinen behar eta eskakizunei erantzuteko ditugu prest
gure baliabideak guztiak.
Animatu zaitezte abentura paregabe
honetan parte hartzera eta emaiozue begiratu bat gure eskaintza zabalari.
“Besteak” atalean eskeintzen ditugun beste
ekintza eta irteera gidatuen zerrenda aurkituko duzu!